Berrikuntza da enpresa ugariren garapenerako bidea, hala nola P4Q, Alonsotegin egoitza eta Bizkaiko herri horretan lantegiak dituena, baita Estatu Batuetan (Albuquerque) eta Txinan ere. Industriarako ekipamendu elektronikoa fabrikatzen eta diseinatzen duen konpainia honek P4Q Suntrack marka sortu berri du. Hala, produktuaren eta negozio-ereduaren berrikuntzaren adibide bat da, sentsorika eta bezeroentzako datuak biltzeko eta aztertzeko plataforma bat barne hartzen baititu eguzki-jarraitzaileengan.

Enpresatik azaldu dutenez, “gauza batek beste batera eraman gaitu, gure Suntrack eguzki jarraitzaileen elektronikaren etengabeko berrikuspenean eta bilakaeran aplikatutako berrikuntzak eta merkatuaren erantzun onak bezeroarentzako soluzio eta zerbitzuen portafolio on batekin laguntzera behartzen gaitu”. Horri dagokionez, Daniel Peña P4Q Electronics taldeko zuzendari teknikoak azpimarratu duenez, “Oso azkarrak gara produktuaren fabrikazioan gertatzen diren aldaketetan, joera-aldaketei, behar berriei edo eszenatoki desberdinei arrakastaz aurre egiteko. Eta, jakina – gaineratu du -, produktuekin batera doan cloud plataforma etengabe ari da garatzen, eta gaitasun oso eskalagarria du IoT gisa bideratuta (Gauzen Internet)”.

Nazioarteko merkatuan

P4Q Suntrack Services, P4Q Electronics eta CDMko ingeniari eta teknikari talde baten lan konprometituaren ondorioz, “Nazioarteko merkatuan lider den produktu/zerbitzu bat lortu dute, gure bezeroek kalitate/prezio erlazio onagatik estimatzen jakin dutena”.

Egilea Admin