Txirrindularientzako oinetako eta beste osagarri jasangarriak

Bilboko enpresa batek material jasangarriekin egindako zapata bilduma bat merkaturatu du, eta, horri esker, produktuaren zola nahi adina aldiz alda daiteke, modaren industrian hondakinak murriztuz eta bizitza erabilgarria luzatuz. Libertad Avenue konpainia aitzindaria da sektore honetan, lehenengo enpresa baita hiriko txirrindularientzako oinetako eta osagarri jasangarrien ekoizpenean oinarritzen dena. Produktuak Iberiar penintsulan egiten dira, eta zaharkitze programatuaren logikari aurre egiten diote, behin eta berriz konpon baitaitezke.

Carla Peirano txiletarra da, Bilbon bizi den arren, eta enpresaren sortzaile eta zuzendaria da. Azpimarratzen duenez, hiriko txirrindularien profil desberdinetarako pentsatutako hiru oinetako-lerro prestatu ditu; material birziklatuekin eta eragin ekologiko txikiko materialekin eskuz diseinatu eta ekoitzitako produktuak dira.

Lehenengo bilduman, diseinu desberdineko hiru oinetako-lerro aurki daitezke, hiriko txirrindularien profilak kontuan hartuta. “Lerro exekutiboago bat sortu dugu bulegora janzkera formalarekin joaten direnentzat; beste bat beganoa da; eta hirugarrena artsy da, diseinu koloretsuagoa maite duen publikoari zuzendua”, adierazi du Peiranok. Oinetakoez gain, Libertad Avenuek bizikletari lotzeko bi poltsa kaleratu ditu Iberiar penintsulan, modu iraunkorrean eta birziklatutako materialekin eginak, zapatak bezala. Laster, zolak markaren e-commercean egongo dira, gastatu ahala aldatzeko aukera izateko zapata-dendetan.