Maizter berankorrek 1.500 euroko batez besteko zorra utzi diete etxejabeei Euskadin, Estatuko batez bestekoaren oso azpitik, Unespa aseguru-patronalak egindako azterlan baten arabera.
Hamar aseguru-etxek emandako informazioa hartu du kontuan txostenak, eta 72.149 ezbehar izan dira laginean, Estatu osoan banatuta, 2023ko abuztuaren 1etik 2024ko uztailaren 31ra bitartean.
Denbora-tarte horretan, errentatzaileei maizterrak ez ordaintzeagatik emandako batez besteko kalte-ordaina 3.299 eurokoa da, nahiz eta muturreko kasuren batean 13.658 euro ere ordaindu diren.
Alokatutako higiezinetan izandako kalteak konpontzeko aseguruaren konpentsazioak “apalak dira, konparazio batera”; izan ere, Estatu osoko batez besteko kostua 298 eurokoa da, eta kasurik larrienean 3.247 eurokoa. Euskadin, batez beste 1.515 euro ez dira ordaindu, eta higiezinean izandako kalteen kostua 425 euro da.