Konpainiak ingeniaritza elektrikoko aholkularitza zerbitzu integrala eskaintzen du Euskadiko eta nazioarteko enpresentzat.

Ontzigintza eta industriari zuzendutako zerbitzuen eskaintza
Karela Electrical Engineering Lezon -Gipuzkoa- kokatuta dago eta ontzigintza eta industria sektoreei zuzendutako ingeniaritza elektrikoko soluzioetan oinarritutako aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dituen konpainia da. Bi hamarkadako esperientziak bermatuta, enpresak bezeroaren neurrira egindako automatizazio eta kontrol sistemak garatzen ditu.

Gure zerbitzuak eta konponbideak lurralde nazional osoan eta nazioartean eskaintzen ditugu, ontziolei eta portu elektrikoei arreta berezia eskainiz”, nabarmentzen dute ingeniaritzatik.

Proiektu berritzaileak
Proiektu berritzaileenen artean, digitalizazio-zerbitzuak nabarmentzen dira, teknologia zaharkituak dituzten ontzi-ekipoen eguneratzea bizkortzea errazten dutenak. Prozesu horren barruan sartzen dira antzinako elektronikako arkitektura sistema berrietara aldatzea, pilotu eta errele sistemak PLCra eta HMIra eguneratzea, eta urruneko konexioko eta datuak erregistratzeko moduluak martxan jartzea.

Era berean, EPC (Engineering, Procurement and Construction) proiektu-zerbitzuak eskaintzen dituzte, non bere talde propioak proiektuaren fase guztiak diseinatzen, garatzen eta administratzen ditu, bezeroaren zehaztapenak jarraituz; besteak beste, ingeniaritza, fabrikazio eta hornidurarekin zerikusia duten aspektuak kontuan hartuz eta baita proiektuaren instalazioa eta abiaraztea ere.

Karela Electrical Engineering-ek automatizazio eta neurrirako kontrol ekipo eta soluzioen garapenarekin osatzen du bere zerbitzu katalogoa. “Zerotik edo dagoen oinarri batetik abiatuta, gure taldeak bezeroak behar dituen automatizazio eta kontrol sistemak garatzen ditu”, azpimarratzen dute enpresako arduradunek.

I+G+B proiektuetan ikerketa
I+G+b proiektuen ikerketa ere funtsezkoa da konpainiarentzat. Horren eredu dira ontzien propultsio elektrikorako sortu dituzten kontrol-sistemak; hauek  digitalizazioan eta IAn oinarrituta daude.

Energia garbien aldeko apustua eta Ekonomia Urdinerako trantsizioa da beren beste jarduera-ardatzetako bat, eta, horretarako, iraunkortasuna eta ingurumenaren babesa sustatzen duten ekimen eta proiektu kolaboratiboetan parte hartzen dute. “Gure ustez, energia-modu garbiagoetarako trantsizioa, erantzukizuna ez ezik, aukera ere bada etorkizun jasangarriago baterako aldaketaren buru izateko”.

Edurne Albisu

Egilea Edurne Albisu