Ana Ruiz Ilundainek barneko espazioetako airearen kalitatea neurtzen duen gailu bat diseinatu du. Ingurunearen baldintzak automatikoki ebaluatzen ditu, eta berritu behar den aire kantitate kopurua eta denbora ezartzen du. Bere lanak izendapen berezia jaso zuen Ekintzailetza Proiektuak dituzten Ikasketa Amaierako Lanen Caja Rural Sarietan, eta Inbiot enpresaren proiektuen ildoaren barruan kokatzen da.

Inbiot Nafarroako startup bat da, eta barneko airearen kalitatea monitorizatu eta hobetzeko smart soluzioak garatzen ditu. Gaur egungo pandemia dela-eta, gailu berri bat garatu du, Mica Lite, barneko espazioetan (ikasgeletan, ostalaritzako lokaletan edo osasun-zentroetan) aireztapen-beharrak denbora errealean ezagutzeko aukera ematen duena, birusa zabaltzeko probabilitateak ahalik eta gehien murrizteko.

Kontrol automatikoa

Ilundainek gogorarazi duenez, pertsonek denboraren %80 eta %90 bitartean igarotzen dute leku itxietan, eta bertako giroa kanpokoa baino 2-5 aldiz kutsatuago egoten da. “Airea berritzeko sistemen kontrola hobetu nahi izan dut; zehazki, beroa berreskuratzeko sistemarena. Eraikinaren barruko airea kanpoko airearekin berritzen da. Gainera, kanpoko airea aurreberotu egiten da barruko airearekin”

Orain arte, airea berritzeko gailuak telefonogune batetik kontrolatzen dira, eta erabiltzaileak funtzionatzeko modu bat aukeratzen du, barneko airearen kalitateari buruzko informazio fidagarririk izan gabe. “Nire lanean, ekipo honen kontrol automatiko sartu nuen. Gailu hori horman instalatzen da, eta hainbat parametro neurtzen ditu: tenperatura, hezetasuna eta karbono dioxido partikulak.”

Egilea Admin