EatAmigo 2022an Oiartzunen (Gipuzkoa) sortutako enpresa da, Iñaki Bandrés ostalariaren eta Kevo enpresaren kolaboraziotik jaioa, hau ere herri berean kokatua eta Adimen Artifizialeko proiektuak garatzen dituena.
Elkarrekin, AA ostalaritza-sektorean integratzea lortu dute, eskaerak, erreserbak eta bezeroarentzako arreta kudeatzeko. Plataforma horrek aukera ematen die jatetxeei, kateei eta elikagaien banaketarako enpresei prozesuak automatizatzeko, hainbat kanalen bidez, besteak beste, telefonoa, WhatsApp, webgunea, sare sozialak eta ‘marketplace’. Estatu mailan jarduten du, eta dagoeneko lortu du bere lehen bezeroa Mexikon.
Tresna honek bezeroarekiko arreta guztiz pertsonalizatua izateko aukera ematen du, erantzun automatizatuak dituen ChatGPTn oinarritutako AA-motor bat erabiliz. “Gure tresnak, telefonoa eskaerak jasotzeko erabiltzen duten bezeroei dagokienez, hilean % 10-15eko hazkundea izan du eskaeretan”, adierazi du Iñaki Bandrések. Gainera, bere sistema osatzen duten, entrega-logistika optimizatzen duten eta negozioaren irismena zabaltzen duten ‘delivery’ plataformekin lan egiten du.
Laguntzaile birtuala
Funtzionamendua osos sinplea da bezeroarentzat. Jatetxera deitzen duzunean, laguntzaile birtual batek erreleboa hartzen du eskaera prozesu osoan zehar erabiltzailea gidatzeko. Deia amaitzen ez bada, sistemak mezu bat bidaltzen du WhatsApp bidez, kanal alternatibo gisa. Gainera, tresnak e-commerce bat du web bidezko eskaeretarako.
Enpresak bost langile ditu gaur egun, eta SPRI Taldeak bultzatutako BIND 4.0 programan parte hartu du, Bind Demo Dayren azken edizioan parte hartuz. Etorkizunari begira, EatAmigok Estatu osoan duen presentzia sendotzea eta bere nazioartekotzea bizkortzea du helburu, Mexikon eta Latinoamerikako beste hainbat herrialdeetan arreta jarrita.