Jon Emaldi Deusto Business Schooleko irakasleak euskal ekonomia berreskuratzeko lehentasunei buruzko hausnarketa egin du.

Emaldiren esanetan, krisiari aurre egiteaz hitz egiten denean, lehen erantzuna kontsumoa berreskuratzea da. Bere aburuz, sektore publikoa bere kontsumoa handitzen ari da, eta hori ezinbestekoa da pertsona ahulen egoera arintzeko, estaldura sozialak hobetzeko, eta autonomoei eta enpresei dirulaguntzak helarazteko. Adituaren arabera, kontsumo publiko garrantzitsu horretarako funts nahikorik ez dagoenez, zorpetzea eskatzen du, baina formula hori ezin da aplikatu kontsumo pribatuen kasuan. “Kontsumo pribatua zentzuzko mailara itzuli behar da, baina ez da zorpetu behar hazkundearen motorra dela pentsatuta. Zorpetze publikoa, hein handi batean, aurrezte pribatuarekin konpentsatu behar da”, azaldu du Emaldik. Baieztapen horren alde egiteko, honako datuak aurkezten ditu: Europan, kontsumo publikoaren eta pribatuaren baturak BPGd-arekiko duen ehunekoa %75,5 da. Euskadin, kontsumo osoa BPGd-ren %77,8 da, eta jardunbide egokiaren erreferentzia hartzearren, Alemanian %72. Beraz, adituak dio gastu publikoaren gehikuntza izugarri horren zati handi bat barne-aurreztearekin konpentsatu beharko dela; izan ere, zorpetzeak jarduera bultza badezake ere, ezinbestekoa da zentzuzko mailetan kontrolatzea.

Lehiakortasuna

Emaldik langileen errendimenduari dagokionez konfiantzan inbertitzeko beharra defendatzen du ekonomia berreskuratzeko, eta hori balio erantsiko diru-sarrera handiagoengatik eta lehiakortasun hobeagatik nahiz kostu txikiagoengatik lortuko da. Uste du inbertsio-programa bat eraginkorragoa izango dela enpresaren barruan konfiantza- eta partaidetza-giroa sortzea lortzen bada. Ezinbestekoa da prozesuak digitalizatzea, eta langile guztien trebetasun digitalak funtsean aldatu behar dira. Aldaketa horren azkartasuna, batez ere, ahalegin mailaren eta proiektuarekiko atxikimendu pertsonalaren araberakoa dela uste du.

Egilea Admin