Euskal enpresek automatizazioari eta robotika industrialari buruzko bi dokumentu berri dituzte eskura. Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresa nazioartekotzeko euskal agentziak AW Corea azokan prestatu ditu, Asian sektore horietan egin den topaketa garrantzitsuenetako batean. Aurten, mundu osoko 2.200 erakusketari bildu dira, Hyundai Glovis bezalako konpainia handiak eta startup teknologikoen kopuru gero eta handiagoa barne, sektorearen garrantzi globala eta etengabeko bilakaera islatuz.
Topaketa, ofizialki Smart Factory + Automation World 2025 bezala ezagutzen dena, martxoan egin zen Hego Korean, eta automatizazio industrialaren bilakaera azkarra azpimarratu zuen, eraginkortasun energetikoaren eta digitalizazioaren inguruko erronka eta aukerekin.
Bi txosten Hego Koreari buruz
Testuinguru horretan, BasqueTradek bi txosten egin ditu Hego Koreako merkatuaren joerei eta aukerei buruz. Horietako lehena, 2024an Korean Makina-Erremintaren Industriari buruzko azterketa zehatza, Korea Machine Tool Manufacturer ‘s Association (KOMMA) erakundearekin lankidetzan garatu da eta sektorearen bilakaera eta perspektibak aztertzen ditu. Bigarrenak, AW 2025 Show Report izenekoak, azokan aurkeztutako berrikuntza nagusiak biltzen ditu, fabrika adimendunetan, robot industrialetan, IoT eta adimen artifizialak manufakturan izandako eragina nabarmenduz.
Informazio hori eskuratu nahi duten euskal enpresek ilopez@basquetrade.eus helbide elektronikoaren bidez eskura ditzakete BasqueTradek egindako txostenak.