Euskadik Europa hegoaldeko Ekonomia Zirkularreko lehen zentroa izango du. Estatuan ezaugarri horiek dituen zentro bakarra da, eta merkatu-prospektibako, prestakuntza aurreratuko, joeren azterketako eta ekonomia zirkularraren esparruan ezagutza sortzeko zerbitzuak eskainiko ditu.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Basque Circular Hub aurkeztu dute. Aditu zentro berri hori Ihobe sozietate publikoak kudeatuko du, eta Eusko Jaurlaritzaren, Bilboko Udalaren, Deustuko Unibertsitatearen, UPV-EHUko Euskal Herriko Unibertsitatearen, Mondragon Unibertsitatearen, Euskadiko LHko Ikerketa Aplikatuko Zentroaren -Tknika- eta Novia Salcedo Fundazioaren arteko lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da. 

Orain arte hirurogei ikaslek jaso dute dagoeneko prestakuntza eta 2024rako 1500 enpresak zentroko zerbitzuak erabiltzea espero dute.

Egilea Admin