Hitzarmena 2023an sinatu zuten lehen aldiz.

Finantzaketari buruzko aholkularitza jasotzeko aukera izango dute parte-hartzaileek

Gazteen artean ekintzailetza eta berrikuntza sustatzea helburu izanik, akordioa berritu dute CEBEK Emprendek eta Rural Kutxak. Hitzarmenaren berriztatzea sinatu dute Gonzalo Salcedo CEBEKeko idazkari nagusiaren albokoak eta Albert Soro Rural Kutxako ekintzailetza arduradunak.

Akordioa lehen aldiz 2023an sinatu zuten, eta ordutik urtero berritu izan dute. BiĀ erakundeek start-upĀ eta enpresa ertain zein txikiak laguntzen dituzte, finantzaketan formakuntza eskaintzen baitiete. Erakundeen ustetan,Ā start-upentzako ā€œaukera bereziaā€ da adituen eskutik aholkularitza jasotzeko, ikasteko, eta finantza-arloko gaiak jorratzeko.

B Accelerator Towerren (BAT) egingo dira formazio saio horiek, baina oraindik ez dute zehaztu epeak zeintzuk izango diren. Parte hartzeko interesa dutenek ezinbestekoa izango dute aurrez izena ematea.

Informazio gehiago esteka honetan: https://www.cebekemprende.com/emprende