Bsafe enpresa arabarrak betaurrekoetan lurruna murrizten duen musukoa bat garatu du. Beatriz Diaz de Arbulo gerenteak aipatu duenez, jada patentatuta dago berrikuntza, BSafe antivaho izenpean.
Arabako enpresaren berrikuntzak “solapa zigilatzaile” batzuk ditu goialdean, eta sudurreko eta ahoko airearen irteera blokeatzen dute. BSafe enpresak, Araban babes-maskarak egiten dituen bakarrak, merkaturatu berri du bere azken industria-garapena, maskara formako eredu berritzailea. Berrerabilgarria da eta ziurtatuta dago, eta betaurrekoen lurrun gogaikarria ia erabat murrizten du.
Irtenbide hori posible izan da konpainiaren Ikerketa eta Garapen taldeak garatu eta patentatu duen solapa zigilatzaileen sistemari esker. Zehazki, maskararen goialdean itsatsitako bi aleroi dira, eta barrualdera tolestu ondoren, sudurretik edo ahotik kanporatzen den airearen irteera geldiarazten dute, betaurrekoen lausotzea murriztuz. Lurruntzea eragozteaz gain, musukoa lepotik zintzilik utz daiteke. Horrek musukoa modu seguruagoan erabiltzea bermatzen du, eta bere eraginkortasuna edota babes-maila murriztu dezaketen gainazalak ukitzea saihesten du.
Maskarak erabiltzea derrigorrezkoa denetik, behin eta berriz errepikatzen den arazoa da. Betaurrekoak erabiltzen dituzten herritar gehienentzat betaurrekoak lausotuak izatea arazoa denez, Arabako ETE horretako arduradunek joan den abenduan hasi zuten irtenbideak bilatzeko prozesua, biztanleriaren zati horri bizitza errazteko.