Enpresa emergenteek proiektu berritzaileak aurkeztuko dizkiete inbertsore eta adituei
Abian da B Acceleration Week ekintzailetza eta berrikuntzari buruzko topaketaren bigarren edizioa. Start-upak, enpresa emergenteak, adituak, nazioarteko inbertsoreak⦠orotariko eragileak bilduko dira gaur eta bihar artean BAT dorrean. Bertan, irtenbide teknologikoei, industriaren jasangarritasunari, energia garbiari zein adimen artifizial eta zibersegurtasunari buruz eztabaidatzeko.
Iazko edizioan 500 parte-hartzaile baino gehiago bildu ziren, eta topaketari esker 30 lankidetza proiektu sortu ziren enpresa emergenteen eta enpresa handien artean. Aurten, antolatzaileen esanetan 20 herrialde baino gehiagotako enpresa emergenteek parte hartuko dute. Ondorioz, ekitaldiak ānazioarteko proiekzio argiaā duela baieztatu dute.
Hitzaldi āinspiratzaileakā, mahai-inguru sektorialak eta harremanetarako guneak bilduko ditu topaketak, āitunak sustatzeko eta negozio-aukera berriak sortzekoā. Enpresa emergenteek haien proiektuak aurkezteko espazioa ere izango dute BAT dorreko seigarren pisuan, eta bertan izango dira inbertsoreak zein mentoreak.
Enpresa Emergenteen Munduko Kopako finalean Espainiako Estatuko zein Portugaleko ordezkariak ere hautatuko dira topaketan. Txapelketa Pegasus Tech Venturesek antolatzen du Silicon Valley-n, eta B Acceleration Week-en ordezkariak zein izango diren erabakiko dute adituek eta tokiko zein nazioarteko inbertsoreek osatutako epaimahaiak.
