Eustatek jasotako datuen arabera, EAEko industria-produkzioa % 1,7 igo da otsailean, 2019ko hilabete beraren aldean, lan-egutegiaren termino homogeneoetan. Urtarrilaren aldean, industria-jardueraren indizea % 1,6 hazi da, urtaroen eraginak zuzendu ondoren.

Otsaileko urte arteko tasan industria-sektore handi guztiek izan dute bilakaera positiboa: ekipo-ondasunek % 5,8 egin dute gora, bitarteko ondasunek % 1,2, eta energia eta kontsumo-ondasunek % 2,5. Halaber, hilabete arteko aldakuntzak bilakaera positiboa izan du sektore gehienetan: ekipo-ondasunak % 5,6 igo dira, bitarteko ondasunak % 2,4 eta kontsumo-ondasunak % 0,6. Aitzitik, energia % 3,3 jaitsi da.

Egilea Admin