EAEko industria-prezioek % 0,9 egin dute behera otsailean

Eustatek argitaratutako datuen arabera, Euskadiko industria-prezioak % 0,9 jaitsi dira otsailean, aurreko hilabetearekin konparatuta. Hala, otsaileko urte arteko tasa, hau da, 2020ko otsailean, 2019koaren gainean, industria-prezioa % 0,7 murriztu da.

Prezioetan hazkunderik handienak izan dituzten sektoreei erreparatuz, otsailean, aurreko hilaren aldean, erauzketa-industriak eta ura nabarmendu dira, biak % 2,2ko hazkundearekin; jarraian daude produktu informatikoak, elektronikoak eta optikoak, % 0,8ko igoerarekin. Aitzitik, kokeria eta petrolioa fintzea % 6,9 jaitsi dira, makineriaren eta ekipoen fabrikazioa % 3,2, eta produktu farmazeutikoak % 2,8.