Eustaten datuen arabera, EAEko barne produktu gordina % 3 jaitsi da 2020ko lehen hiruhilekoan, 2019ko lehen hiruhilekoaren aldean. Egutegi- eta urtaro-eraginak atera ondoren, hiruhileko arteko terminoetan zenbatetsitako BPGd % 4,5 murriztu da. Hala, eskaintzaren atzerakada orokorra izan da sektore guztietan.

Enpleguak % 3,1 egin du behera, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostu gisa neurtuta, iazko hiruhileko berarekin alderatuta. Hiruhileko arteko terminoetan, egutegiaren eta urtaroen eraginak kendu ondoren, enplegua % 4,1 gutxitu dela kalkulatzen da. Jaitsiera, neurri handi batean, martxoaren erdialdetik aurrera izandako aldi baterako erregulazioen kopuru handiak eragin du.