Txikizkako sektoreko salmentak % 3,3 jaitsi dira lehen hiruhilekoan EAEn

Eustaten datuen arabera, EAEko txikizkako merkataritza-sektoreko salmentak % 3,3 murriztu dira 2020ko lehen hiruhilekoan, 2019ko hiruhileko beraren aldean, prezio konstanteetan eta lan-egutegiaren termino homogeneoetan. Sektoreko salmentek, gasolina-zerbitzuguneak kontuan hartu gabe, % 3,2 egin dute behera prezio konstanteetan urtetik urterako tasan. Hortaz, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta urtaro-efektuak kenduta, lehen hiruhilekoko salmenta-indizeak % 3,9 egin du atzera.

Sektoreka, elikagaien salmentak % 4 igo dira. Aitzitik, gainerako produktuen txikizkako merkataritza % 9,5 jaitsi da, eta automoziorako erregai-salmenta % 5,5 gutxitu da, hori guztia iazko aldi berarekin alderatuta.