Eustatek jasotako datuen arabera, Euskadiko industria-ekoizpenak % 14,3 egin du behera martxoan, 2019ko hilabete berarekin alderatuta, lan-egutegiaren termino homogeneoetan. Era berean, otsailarekin alderatuz, industria-ekoizpena % 16,3 murriztu da martxoan, urtaroen eraginak zuzendu ondoren. Horrela, 2020ko lehen hiruhilekoaren balantzean industria-jarduerak % 4,9 egin du behera.

Bestalde, martxoko industria indizearen bilakaerak, iazko martxoarekin konparatuta, zeinu negatiboa izan du industria-sektore handi guztietan: bitarteko ondasunak % 18,7 jaitsi dira, ekipo-ondasunak % 18,4 eta kontsumo-ondasunak % 0,7. Aitzitik, energiak % 3,7ko hazkundea izan du.

Egilea Admin