Eustatek kaleratutako datuen arabera, EAEko industria-ekoizpenak % 39 egin du behera apirilean, 2019ko hilabete berarekin konparatuta, lan-egutegiaren termino homogeneoetan. Hala, aurreko hilabetearen aldean, industria-ekoizpena % 25,7 murriztu da urtaroaren eraginak zuzendu ondoren.

Apirileko industria-produkzioaren indizearen bilakaerak, iazko apirilarekin alderatuta, zeinu negatiboa izan du industria-sektore handi guztietan: ekipo-ondasunak % 48,5 jaitsi dira; bitarteko ondasunak, % 45,8; kontsumo-ondasunak, % 23,3, eta energia kontsumoa, % 7,9.

Era berean, industria-jardueraren urte arteko bilakaera negatiboa izan da hiru lurraldeetan: Araban % 47,9 gutxitu da; Bizkaian, % 37,6, eta Gipuzkoan, % 35,3.

Egilea Admin