Eustatek egindako kalkuluei jarraiki, Euskadiko eraikuntzaren jarduerak % 1,9ko urte arteko igoera nominala izan du 2020ko lehen hiruhilekoan, lan-egutegiaren termino homogeneoetan. Eraikuntzaren hobekuntza etxegintzaren azpisektorearen jokaera positiboari zor zaio, urte arteko % 2,8ko hazkundea eduki baitu; aldiz, obra zibilak % 4,2 egin du behera.
Horrenbestez, 2020ko lehen hiruhilekoko jarduera aurreko hiruhilekoarekin konparatuz gero, urtaroen eragina zuzendu ondoren, eraikuntzaren sektorea % 0,8 murriztu da 2019ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta. Hiruhileko arteko terminoetan, etxegintzaren azpisektoreak eta obra zibilarenak zeinu negatiboa izan dute: lehena % 0,3 jaitsi da, eta bigarrena, % 4.