Ixone Soroa Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza eta Akuikultura zuzendariak New Yorken parte hartu du Euskaditik datozen produktuen sustapenean, hala nola Bermeoko atuna, Arabako Errioxako ardoak, sagardoa eta hiru txakolin izenak.
Promozioa Manhattango Eder Monteroren Txikito jatetxean egin da, gastronomoak eta New Yorkeko ostalaritzako arduradunak bertan zirela.
Ekitaldian, Amaia Barredo sailak jakinarazi duenez, ikus-entzunezko hainbat bideo eta muntaia proiektatu dira, eta produktu horien dastaketa egin da.
Jasangarritasuneko jardunbide egokien erreferentea
“Elikagaien euskal sektore produktiboa jasangarritasun integraleko jardunbide egokien erreferente gisa kokatu dugu, eta topaketa estrategikoak sustatu ditugu euskal enpresa esportatzaileen eta erosle, banatzaile eta preskriptore potentzialen artean AEBko merkatuan”, azaldu du Ixone Soroak.

