Eustatek jasotako datuen arabera, EAEko industria-jarduera % 27,8 jaitsi da 2020ko maiatzean 2019ko maiatzaren aldean, lan-egutegiaren termino homogeneoetan. Jaitsiera hori nabarmen txikiagoa izan da joan den apirilean baino, hots, urte arteko konparazioan galera % 39koa izan baitzen.

Apirilarekin alderatuta, industria-produkzioa % 16,5 hazi da, urtaro-eraginak zuzendu ondoren. Apiriletik martxora bitarteko konparazioak % 25,1eko beherakada izan du. Urte arteko indizearen bilakaera negatiboa da industria-sektore handi guztietan: bitarteko ondasunak % 38,9 jaitsi dira, ekipo-ondasunak % 30,9, eta kontsumo-ondasunak % 20(kontsumo-ondasun iraunkorrak % 32,1 jaitsi dira, eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrak % 17,2).

Egilea Admin