Eustaten datuen esanetan, EAEko ondasunen esportazioek % 53,2ko eta inportazioek % 43,2ko jaitsiera izan dute apirilean, urte arteko tasa nominalean. Esportazioak 1.042 milioi eurokoak izan dira apirilean; iazko hilabete berean, ostera, 2.228,4 milioikoak izan ziren. Ondasun energetikoen esportazioek % 81,7ko atzeraldia izan dute, eta ez-energetikoenek, % 48,9koa. Lurralde guztiek izan dute bilakaera negatiboa esportazioetan: Araban, % 69,2; Bizkaian, % 51,5; eta Gipuzkoan, % 44,3.

Ondasunen inportazioak 985,9 milioi eurokoak izan dira apirilean. Inportazio energetikoak %65,1 murriztu dira, eta ez-energetikoak, %33,9. Beherakada handiena Araban erregistratu da (% 55,3), ondoren, Bizkaia (-% 43,5) eta Gipuzkoa (-% 31,1).

Egilea Admin