Eustatek egindako kalkuluei jarraikiz, EAEko eraikuntzaren kostuen indizea % 0,3 jaitsi da 2020ko maiatzean, aurreko hilabetearen aldean; aurreko urtearekin alderatuta, berriz, kostuak % 1,2 igo dira.

Aurreko hilabetearen aldean, maiatzean eskulanaren kostuak ez du aldaketarik izan, eta lehengaien kostuak % 0,4 gutxitu dira. Halaber, etxegintzaren azpisektorea % 0,4 jaitsi da lehengaien kostuan hil artean, eta obra zibilaren azpisektorea % 0,2.

Sektoreka, urte arteko prezioen hazkunderik handienak izan dituzte mineral ez-metalikoek (% 5,7), zurgintzak (% 1,9) eta material elektrikoak (% 1,6). Prezioen jaitsierarik handienak izan dituzte petrolioa fintzeak (–% 37,1), energia elektriko eta gasak (–% 6,6) eta metalurgiak (–% 3,1).

Egilea Admin