Merkatu-kuotaren % 50 baino gehiago du Espainian eta Portugalen Bizkaiko enpresak. Gainera, Europako, Amerikako eta Asiako herrialdeetara esportatzen ditu bere produktuak

1999an sortu zuten Recgas IƱaki Berasaluzek eta Luis Ignacio Olaecheak. Bizkaiko enpresa honek gas-instalazioetarako ekipamenduen fabrikazioan jarduten du, besteak beste, erreguladoreak, segurtasun-balbulak, PE/metalezko trantsizioak, iragazkiak, gas-neurgailuentzako osagarriak eta gehiegizko fluxu-balbulak ekoiztuz. Etxebizitza eta merkataritza sektoreetan dihardu, bezero partikular zein negozio eta enpresentzako soluzio espezializatuak eskainiz.

2000. urtean ekin zion merkaturatzeari, AENOR erakundearen N marka lortu ostean, ā€œEspainian saltzeko ezinbesteko baldintzaā€ zela azaldu du Lander Berasaluzek, salmenta-zuzendariak. Handik bi urtera, 2002an, ISO-9001 ziurtagiria eskuratu zuen, ā€œekoizpen-prozesuaren kalitatea bermatzen duenaā€. 2008az geroztik, enpresaren gidaritza Berasaluze familiaren esku dago, bigarren belaunaldiko kideek ordezkatuta. Instalazioak Alonsotegin (Bizkaia) kokatuta daude, eta 1.000 metro karratu baino gehiagoko azalera hartzen dute. Bertan, urtero 300.000 unitate baino gehiago ekoizten dira, eta mundu osora esportatzen dira. Taldea hainbat arlotako 20 profesional baino gehiagok osatzen dute.

Enpresaren aktibitatea

Iberiar merkatuan Recgasek % 50etik gorako merkatu-kuota du. ā€œHorrek Espainiako eta Portugaleko lider bihurtzen gaituā€, adierazi du Lander Berasaluzek. Baina bere jarduera ez da penintsulara mugatzen. Europan (Bulgaria), Asian (Hego Korea, Saudi Arabia edo Indonesia) eta Latinoamerikan (Kolonbia, Mexiko edo Peru) hedatutako bezero-zorroa dute ere.Ā 

Bizkaiko enpresak gas energetikoak kontrolatzeko ekipoak fabrikatzea izan du beti helburu. Orain arte jatorri fosileko gasak ziren, gas naturala eta propanoa esaterako, baina orain biometanoa edo hidrogenoa bezalako gas berdeekin lan egiten du. ā€œZabaltzen jarraitu nahi dugu, eta munduan zehar merkatu gehiagotan lan eginā€, dio Lander Berasaluzek.Ā 

Etorkizunari begira, Recgasek hainbat proiektu ditu buruan. ā€œProduktu berriak garatzen ari gara, eta industria-eremurako gailuak fabrikatzeko dugun gaitasuna handitzea espero duguā€, ondorioztatu du salmenta-zuzendariak.Ā