EAEko industria-prezioak % 0,8 jaitsi dira maiatzean

Eustatek kaleratutako datuen arabera, Euskadiko industria-prezioak % 0,8 jaitsi dira 2020ko maiatzean, aurreko hilabetearen aldean. Hala, maiatzeko urte arteko tasak industria-prezioen % 5,4ko beherakada izan du.

Zehazki, apirilaren aldean, honako sektore hauek izan dituzte maiatzean prezioen hazkunderik nabarmenenak: kokeriak eta petrolioa fintzea (% 1,3ko hazkundea), ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 1) eta industria kimikoa eta ura (% 0,9na).

Aitzitik, prezioetan sektore hauetan izan dira hilabete arteko beherakadarik handienak: energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 4,3 behera), produktu informatikoak, elektronikoak eta optikoak (% 2,5) eta metalurgia eta produktu metalikoak (% 0,9).