Eustaten datuen arabera, Euskadin 913.200 pertsona okupatu zenbatu dira 2020ko bigarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino 32.400 gutxiago (-% 3,4). Horrenbestez, EAEn, urteko bigarren hiruhilekoan 110.400 langabe daudela kalkulatzen da; lehen hiruhilekoan baino 6.000 gehiago.

Langabezia-tasa % 10,8koa da, aurreko hiruhilekoan baino % 0,9 altuagoa, eta, hortaz, biztanleria okupatuaren eta langabearen bilakaeraren emaitza gisa, jarduera-tasa % 54,9koa da, aurreko hiruhilekokoa baino % 1,5 baxuagoa. Lurraldeka, Bizkaian jaitsi da gehien okupazioa bigarren hiruhilekoan, aurrekoaren aldean, 13.400 pertsona okupatu gutxiago baitaude; Araban 10.600 okupatu gutxiago daude, eta Gipuzkoan, 8.400 gutxiago.

Egilea Admin