EAEko barne produktu gordina % 20,1 murriztu da 2020ko bigarren hiruhilekoan, 2019ko bigarren hiruhilekoaren aldean. Egutegi- eta urtaro-eraginak atera ondoren, hiru­hileko arteko terminoetan, zenbatetsitako BPGd-k % 16,9 egin du behera.

Eustaten esanetan, COVID-19ak ekonomian izan duen inpaktu globala oso zorrotza izan da, eta urteko bigarren hiruhilekoan Eustaten zenbatetsitako serieetan sekula ezagutu ez den BPGd-aren atzerapena eragin du. Enpleguak % 19,8 egin du behera, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostu gisa neurtuta, aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta. Hiruhileko arteko terminoetan, egutegiaren eta urtaroen eraginak zuzendu ondoren, enplegua % 17 gutxitu dela kalkulatzen da.