Hautagaitzak irailaren 23ra arte aurkez daitezke
Azken bost urteetan sortutako enpresa berritzaileek, hazteko eta enplegua sortzeko ahalmena dutenek, Top101 Spain Up Nation Sarietan parte har dezakete, bere hautagaitzak irailaren 12ra arte aurkeztuz.
SPRI Taldea LGE Foroaren partaide da, Garapenerako Agentziak biltzen dituen erakundearea eta ENISArekin batera, sari horien deialdiaren sustatzailea, ekintzailetza berritzailea eta ibilbide berriko enpresen hazkundea identifikatu, aitortzea eta babesteko helburuarekin.
Ekintzailetza berritzailea bereizteaz eta babesteaz gain, sari horien helburua da, halaber:
- Berrikuntzaren gakoak sustatzea, partekatzea eta hedatzea, proiektuak eta enpresak ekoizpen, banaketa eta kontsumo eredu berri, lehiakorrago, jasangarriago eta esportagarriago bihurtzeko
- Merkatu globalean lehiatzeko ahalmena duten balio erantsiko enpresa berritzaileak, teknologikoak eta sortzaileak agerian jartzea
- Gizartean, ekonomian eta ingurumenean duten eraginagatik gizarteari balioa ematen dioten enpresak identifikatzea, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzen lagunduz
Lehiaketak bi fase izango ditu: bata eskualdekoa eta bestea estatukoa, non enpresak irizpide desberdinen arabera aukeratuko diren. Eskualdeko fasean, talde ekintzailearen gaitasuna eta lidergoa, negozio ereduaren berrikuntza maila eta eskalagarritasun potentziala eta nazioartekotzeko gaitasuna hartuko dira kontuan. Era berean, enpresaren bideragarritasuna eta aurreikuspen ekonomiko-finantzarioa eta eragin soziala ebaluatuko dira, GJHei egiten dien ekarpenaren arabera. Bestalde, estatuko fasean, aurreko irizpideez gain, enpresan integratutako gizarte, negozio eta ingurumen-inpaktuaren ereduaren ebaluazioa egingo da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, hona hemen esteka: top101spainupnation.com
