Eustatek kaleratutako datuen arabera, EAEko industria-prezioak % 1,1 igo dira 2020ko ekainean, aurreko hilaren aldean. Hortaz, ekaineko urte arteko tasan (2019ko ekaina), industria-prezioek % 3,9 egin zuten behera.

Analisi xehatuago baten arabera, maiatzaren aldean, honako sektore hauek erregistratu dituzte ekainean prezioen hazkunderik nabarmenenak: kokeriak eta petrolio-fintzea (% 10,5 gora), energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 1,7), eta produktu informatikoak, elektronikoak eta optikoak (% 1,1). Aitzitik, prezioetan sektore hauetan izan dira hilabete arteko beherakada handienak: ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza (% 2,1 behera), eta makinen fabrikazioa eta erauzketa-industrien ekipoak (% 1,5na).

Egilea Admin