Eustatek jasotako datuen arabera, 2020ko bigarren hiruhilekoan, handizkako eta txikizkako merkataritza eta ibilgailuen salmenta eta konponketa barne hartzen dituen merkataritza-sektoreak %18,3ko jaitsiera izan du salmentetan, termino errealetan, iazko hiruhileko berarekin alderatuta. Aurreko hiruhilekoaren aldean, merkataritza %13,6 murriztu da prezio konstanteetan.

Salmenta errealen urte arteko bilakaera, egutegiaren ondorioak kendu ondoren, negatiboa izan da hiru adarrentzat, eta nabarmentzekoa da ibilgailu motordunen salmenta eta konponketan izandako %34ko atzerakada. Handizkako merkataritzaren salmentak %17,4 murriztu dira, eta txikizkako merkataritzarenak %15,5.