Eustatek kaleratutako datuen arabera, EAEko ondasunen esportazioak %14,4 murriztu dira ekainean, urte arteko tasa nominalean. Esportazioen balioa 1.890,6 milioi eurokoa izan da ekainean, eta iazko hil berean 2.209,2 milioikoa. Ondasun energetikoen esportazioek %48,9ko jaitsiera izan dute, eta ez-energetikoenek, %12,1ekoa. Lurraldeka, esportazioek %28ko atzerakada izan dute Gipuzkoan, %7,9koa Araban eta %6,3koa Bizkaian.

Ondasunen inportazioak 1.214,7 milioi eurokoak izan dira guztira ekainean, 2019an baino %25,5 gutxiago. Inportazio energetikoak %62 murriztu dira, eta ez-energetikoak, %15,6. Jaitsierarik handiena Bizkaian izan da (%30,1), eta, ondoren, Araban (-%20) eta Gipuzkoan (-%19,3).

Egilea Admin