Eustaten datuen arabera, EAEko saltoki handietako eta elikadura-kateetako salmentek urte arteko %2,2ko igoera izan dute uztailean, prezio finkoetan eta lan-egutegiaren termino homogeneoetan. Halaber, ekaineko datuen aldean, salmentek %2,1 egin dute behera.

Horrela, saltoki eta elikadura-kate handietan elikagaien salmentak urte batetik bestera %3,7 hazi badira ere, gainerako salgaiei dagozkienak %0,5eko jaitsiera izan dute, egutegiaren ondorioak kendu ondoren.

Lurralde guztiek izan dute bilakaera positiboa: Araban, %1,8; Bizkaian, %1,3; eta Gipuzkoan, %3,7, iazko hil berarekin alderatuta. Hori guztia, prezio finkoetan eta egutegiaren eragina zuzenduta. Gainera, saltoki horietan, langile-kopurua %1,5 gehitu da iazko hil beraren aldean.