Eustatek egindako kalkuluei jarraikiz, EAEko industria-produkzioak %12,4 egin du behera uztailean, 2019ko hil berarekin alderatuta, lan-egutegiaren termino homogeneoetan. Era berean, ekainarekin alderatuz, industria-ekoizpena %3,0 hazi da abuztuan, urtaroen eraginak zuzendu ondoren. Horrela, 2020ko lehen zazpi hilabeteetako balantzea industria-jardueraren %16,2ko uzkurtze metatuarekin itxi da.

Uztaileko indizearen bilakaerak, 2019ko uztailarekin konparatuta, zeinu negatiboa izan du industria-sektore handi guztietan: kontsumo-ondasunak %3,9 jaitsi dira (kontsumo-ondasun iraunkorrak %8,3 murriztu dira, eta kontsumo-ondasun ez iraunkorrak %2,9), ekipo-ondasunak %10,6, bitarteko ondasunak %12,6 eta energiak %14,7.

Egilea Admin