2020ko udako hilabeteetan –uztaila, abuztua eta iraila–, Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak 526.814 izan dira, hau da, 1.034.437 gau igaro dituzte bidaiariek. Beraz, aurreko urteko aldi beraren aldean, % 47,4 gutxiago izan dira sarrerak eta % 50,8 gutxiago gaualdiak. COVID-19ari aurre egiteko hartutako neurrien eraginak, beraz, sektorearen bilakaera markatzen jarraitzen du. Plazen okupazio-maila % 40,8 izan da, 2019ko udan baino ehuneko 32,0 puntu gutxiago, eta logelen okupazio-maila % 47,5 izan da, aurreko urteko aldi berean baino ehuneko 34,6 puntu gutxiago. Bereziki garrantzitsua izan da atzerritik etorritako turisten sarrerak eta gaualdiak galdu izana. Sarreren kasuan, 2020ko udan, 2019koaren aldean, erregistratutako 475.234 sarrera gutxiago horietatik, atzerritar jatorriko turistei dagozkienak 337.370 izan dira, hau da, utzitako guztizkoaren % 71.

Egilea Admin