Euskal AEko industria-prezioak % 0,1 igo ziren 2020ko irailean aurreko hilaren aldean. Iraileko urte arteko tasa, azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza biltzen duena. -% 4,0 izan zen.
Azterketa xeheago batek agerian uzten du ezen 2020ko irailean sektore hauek izan dituztela prezioetako hazkunderik handienak, aurreko hilaren aldean: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 2,3ko igoera), Produktu informatikoen, elektronikoen eta optikoen fabrikazioa (% 1,3koa) eta Elikagaien, edarien eta tabakoaren industria (% 0,9koa). Aitzitik, prezioetan sektore hauetan izan dira hilabete arteko beherakadarik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 3,1eko jaitsiera), Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 1,2koa) eta Ura (-% 1,1).