2020ko abuztuan % 14,5 murriztu da Euskal AEko industria-produkzioa lan-egutegiko termino homogeneotan, 2019ko hil beraren aldean. Uztailarekin konparatuz, Euskal AEko industria-produkzioa % 0,8 jaitsi da, behin urtaroen eragina zuzenduta. 2020ko abuztuko indizearen bilakaera, 2019ko abuztuarekin alderatuta, negatiboa da industria-sektore handi guztietan. Energiak % 21,8 egin du behera, eta, sektore horretako jarduera garrantzitsuenen artean, energia elektrikoaren hornidura eta petrolioa fintzea daude. Bitarteko ondasunak, bestalde, % 12,1 jaitsi dira, eta Ekipo-ondasunak % 6,4. Lehenengoen artean daude metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioa, industria kimikoa edo kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa; bigarrenen artean, berriz, ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialaren egitea edo aireontziak edo itsasontziak egitea.