EAEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek, 2020ko abuztuan, urte arteko igoera erregistratu dute, % 3,9ko prezio finkoetan, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, eta tasa positiboen elkarren segidako hirugarren hilabetea da, Eustatek emandako datuen arabera. 2020ko uztailaren aldean, salmentek % 1,1 egin dute gora, urtaro-eraginik gabe. Azalera handietako eta elikadura-kate handietako elikagaien salmentek % 2,7ko igoera erakusten dute urte artean, eta gainerako artikuluen salmentek % 6,3ko igoera, aurreko urteko hil beraren aldean, egutegiaren eraginak atera ondoren. 2020ko uztailari dagokionez, eta urtaroetako ondorio egokiak atera ondoren, prezio finkoetako elikagaien salmentak iraunkor mantentzen dira (% 0,0ko aldaketa); gainerako produktuenek % 3,4 egin dute gora.

Egilea Admin