EAEko Barne Produktu Gordinak (BPGd) % 15,2 egin du gora 2020ko hirugarren hiruhilekoan, 2020ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, Eustatek egindako hiruhileko kontuen aurrerapeneko kalkuluen arabera. Datu positibo horren aurretik, bi hiruhilekotan tasa negatiboak izan dira: 2020ko lehen hiruhilekoan, -% 4,7koa, eta 2020ko bigarren hiruhilekoan, -% 16,4koa.

Urte arteko datuei dagokienez, BPGd-a % 7,7 murriztu da 2020ko hirugarren hiruhilekoan, 2019ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, eta bi hiruhilekotan tasa negatiboak izan ditu, 2020ko lehen hiruhilekoan (-% 3,2) eta 2020ko bigarren hiruhilekoan (-% 19,5). 2019ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, BPGd-ak % 7,7 egin du atzera.

Egilea Admin