Euskal Autonomia Erkidegoko industria-ekoizpenak % 9,8 egin du behera 2020ko irailean 2019ko hil berarekin alderatuta, lan-egutegiaren termino homogeneoetan, Eustaten datuen arabera. Iraila eta aurreko hilabetea (2020ko abuztua) alderatuta, EAEko industria-ekoizpenak % 2,5 egin du gora, urtaroko ondorioak zuzendu ondoren.

2020ko lehen bederatzi hilabeteetako balantzea industria-jardueraren % 15,1eko uzkurtze metatuarekin itxi da.

2020ko iraileko indizearen bilakaera, 2019ko irailekoarekin alderatuta, negatiboa da industria-sektore handi guztientzat. Energia % 23,5 jaitsi da. Sektore horretako jarduera aipagarrienen artean daude energia elektrikoaren hornidura eta petrolioa fintzea.