EAEko lan-merkatuaren 2020ko hirugarren hiruhilekoari buruz Eustatek emandako datuen arabera, 916.300 pertsona landun daude, aurreko hiruhilekoan baino 3.100 gehiago (+% 0,3). Urteko hirugarren hiruhilekoan 101.800 langabe daude Euskal AEn, aurreko hiruhilekoan baino 8.600 gutxiago.

Bestalde, EAEko langabezia-tasa % 10ekoa da, 2020ko bigarren hiruhilekoan baino ehuneko 0,8 puntu gutxiago. Biztanleria landunaren eta langabearen bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa % 54,5ekoa da 2020ko hirugarren hiruhilekoan, eta 0,4 puntu jaitsi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Hamar familia-etxetatik ia seitan pertsona aktibo guztiak lanean daude, aurreko hiruhilekoan baino 4.300 gehiago.