Euskal Autonomia Erkidegoko txikizkarien merkataritza-sektoreak % 2,1 areagotu ditu salmentak 2020ko hirugarren hiruhilekoan. Datu hori aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta lortu da, egutegiaren ondorioak kenduta eta prezio konstanteetan, Eustatek emandako datuen arabera.

Sektoreko salmentak, zerbitzuguneak kontuan hartu gabe, % 2,6 igo dira. 2020ko bigarren hiruhilekoari dagokionez, eta dagozkion urte-sasoiko ondorioak kenduta, 2020ko hirugarren hiruhilekoko salmenta-indizeak % 19,8 egin du gora prezio konstanteetan, eta 2020ko 2.hiruhilekoko % 11,5eko atzerakada gainditu du. 2020ko lehen hiru hiruhilekoen jarduera laburbilduta, merkataritza-jarduerak % 5,7 egin du atzera.

Egilea Admin