Ingeteamek arrakastaz burutu du Hale Kuawehi proiektua abian jartzeko prozesua, bateriak dituen eguzki instalazio hibridoa, Waimea hirian kokatua, Hawaii uhartean (Estatu Batuak). Innergex Renewable Energy Inc. enpresak garatutako proiektuak 30 MW-ko instalazio fotovoltaiko bat gehitzen dio sare elektriko hawaiarrari, baterietan 120 MWh-ko biltegiratze sistema batekin konbinatuta, lau orduz jarraian energia hornitzea ahalbidetzen duena.
Azpiegitura horren bidez, uharteetako 14.600 etxebizitzak energia garbia eta kudeagarria izan dezakete. Sortutako elektrizitatea Hawaii Electric Light Company (HECO) enpresak erosiko du datozen 25 urteetan, epe luzerako energiaren salerosketa-kontratu baten bidez.
Ingeteam
Konpainia bizkaitarrak 3.600 pertsona baino gehiago ditu 15 herrialdetan, eta 85 urteko esperientzia du gizartea elektrifikatzeko soluzioak ematen. Konpainiak erabat integratutako 11 potentzia estazio hornitu ditu, eguzki paneletara eta baterietara konektatzen direnak. Soluzio hori landan instalazio azkar eta eraginkorra errazteko diseinatu da.
Nohra Nasr lehendakariorde eta AEBetako Ingeteameko negozio fotovoltaikoen eta BESSen zuzendari nagusiak Innergexen konfiantza eskertu du, āsare erresilienteago eta jasangarriago baten parte izateko aukera emateagatikā.
