Euskadiko obra-lizentzien % 70 etxebizitza berriak eraikitzeko dira, eta % 30 birgaitzeko.% 28,1 erabilera ekonomikoekin lotuta zegoen, batez ere zerbitzuen sektorearekin, eta gainerako % 71,9 (753) bizitegi-erabilerarekin

EAEko udalek bigarren hiruhilekoan bizitegi-erabilerarako emandako obra handiko lizentzien % 70 eraikuntza berrirako izan ziren (841 etxebizitza), eta gainerako % 30a birgaitze-prozesuetarako.

Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak astelehen honetan argitaratutako datuen arabera, apirila eta ekaina bitartean obra handiko 1.066 lizentzia eman ziren Euskadin: % 28,1 erabilera ekonomikoekin lotuta zeuden, batez ere zerbitzuen sektorearekin, eta gainerako % 71,9 (753) bizitegi-erabilerarekin.

Bizitegi-erabilerarako azken lizentzia horiek 1.200 etxebizitzarekin lotutako jarduketak dira: 841 eraikuntza berrikoak eta 359 birgaitzekoak.

Lurraldeka, Araban 222 etxebizitza berrietarako lizentziak daude, Bizkaian 537 etxebizitzatarako eta Gipuzkoan 82 etxebizitzatarako. Arabako lurraldean birgaitzeko 58 lizentzia eman dira, Bizkaian 157 eta Gipuzkoan 144. Gipuzkoan bakarrik dira nagusi birgaitze-prozesuei lotutako lizentziak, eta ez eraikuntza berriei lotutakoak.

Euskadin, oro har, birgaitzeko lizentziak 94 unitate gehiago izan ziren bigarren hiruhilekoan (+% 35,5); eraikuntza berrikoak, berriz, 83 gutxiago izan ziren (-% 9).