Eustatek kaleratutako datuen arabera, aurreko urteko hil berarekin alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-ekoizpenak % 7,9 egin du behera 2020ko urrian, lan-egutegiko termino homogeneoetan, eta zortzigarren hilabetea bete du tasa negatiboan.

Urria eta aurreko hilabetea (2020ko iraila) alderatuta, EAEko industria-ekoizpenak % 0,6 egin du gora, urtaroko ondorioak zuzendu ondoren.

2020ko lehen hamar hilabeteetako balantzea industria-jardueraren % 14,6ko uzkurtze metatuarekin itxi da. 2020ko urriko indizearen bilakaera, iazko urriarekiko, negatiboa da industria-sektore handi guztietan. Energia % 26,8 murriztu da, energia elektrikoaren hornidura eta petrolioa fintzea barne.