EAEko Barne Produktu Gordina (BPGd) % 15,5 hazi da hirugarren hiruhilekoan, 2020ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, Eustatek kaleratutako datuen arabera. Aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta, berriz, BPGd-ak % 7,5 egin du behera.

Kalkulu horiek osatzen diren unean eskura dagoen informazio koiuntural guztia biltzen dute, eta urriaren 23ko hiruhileko kontuen aurrerapenean hirugarren hiruhilekorako lortutako estimazioak zertxobait hobetzen dituzte. Hain zuzen ere, aurreikusi zena baino 3 hamarren gehiago igo da Barne Produktu Gordina, eta urtetik urterako tasaren beherakada 2 hamarren moteldu da. Enpleguaren kasuan, aldakuntza-tasen hobekuntza ere hiru hamarrenekoa da.

Egilea Admin