Eduardo Climent (Triwuu), Unai Sardón, Aitor Zuburruti eta Gorka Santamaría Eroskiko buruekin.

Start-upak erosketa kolaboratiboa bultzatzen du, “aurrezpena demokratizatzea” sustatuz

Triwuu Buying start-up bilbotarra hautatu du Eroskik Venture Programerako. Hala, Eroski eta start-upa elkarlanean arituko dira datozen hamabi hilabeteetan zehar, bien arteko lankidetza aztertzeko helburuarekin. Izan ere, Triwuu plataformak kontsumitzaileak eta ekoizle txikiak lotzen ditu, tokiko produktu osasungarriak eta originalak taldean erostea sustatzeko.

Eroski taldeak kontsumitzaileentzako aukera berriak aztertu nahi ditu, eta horregatik ari da plataforma kolaboratibo batean parte hartzeko modua aztertzen. Triwuuk erosketen digitalizazioan lagunduko die familiei; bereziki kide bakarreko familiek izango dute onura handiena (Espainian 5,5 milioi baino gehiago dira), taldean erosketak eginez abantailak eskuratu eta eskaintzak modu errazean metatu ahal izango dituztelako.

Aurrezpenaren demokratizazioa

Start-up-aren zuzendari exekutibo eta fundatzaile den Eduardo Climentek azaldu du helburua kontsumitzaileei aurrezten laguntzea dela. Horretarako, esperientzia erraza eskaini nahi diete “bakarrik edo talde txikietan erosten dutenei”, eta horietan eskari txikietarako deskontu handiak aplikatzeko aukera izango da. Bestalde, David Sánchez, Eroskiren Berrikuntzaren eta Garapen Digitalaren arduradunak, ekimena “aurrezpena demokratizatzeko urrats bat” dela nabarmendu du.

Eroski Venture Program-ari esker, Triwuuk lanerako espazioa izango du, baita aholkularitza juridiko eta finantzario espezializatua ere. Horrez gain, EAEko Zientzia eta Teknologia Sarera sartzeko aukera izango du, eta inbertitzaileekin harremanetan jartzeko bideak ere izango ditu.