2020ko hirugarren hiruhilekoan, esportazioen prezioek % 0,2ko beherakada izan dute bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, Eustatek kaleratutako datuen arabera. Konparaketa aurreko urteko hiruhileko berarekin egiten bada, % 1,0ko jaitsiera erregistratu da.
Inportazioen prezioak % 2,5 igo ziren aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, baina % 6,8 jaitsi ziren 2019ko 3.hiruhilekoarekin alderatuta.
Esportazioen artean, esportazio energetikoen prezioak % 4,2 hazi ziren 2.hiruhilekoarekin alderatuta, eta esportazio ez-energetikoen prezioak % 0,9 jaitsi ziren. 2019ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta, ondasun energetikoen prezioak % 9,8 jaitsi dira, eta ez-energetikoenak, berriz, % 0,6.