Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuen indizea % 0,1 igo da 2020ko azaroan, aurreko hilabetearekin alderatuta (2020ko urria), Eustatek kaleratu dituen datuen arabera. Urte arteko datuei dagokienez, 2020ko azaroan, 2019ko azaroarekin alderatuta, kostuak ere % 0,1 igo dira.

Sektoreak kontsumitutako lehengaien prezioetatik, eta joan den urteko datuekin alderatuta, honako hauek dira 2020ko azaroan igoera handienak izan dituztenak: material elektronikoa (% 3,8), material elektrikoa (% 1,5) eta metalezko artikuluak (% 1,0). Bestalde, zenbait prezio jaitsi egin dira, eta honako hauek nabarmentzen dira: petrolioa fintzea (% 24,2), makineria (% 3,2) eta Industria ez-metalikoa (% 2,7).

Egilea Admin