2020an EAEko industria-jarduerak % 13,3 egin du behera. Industria-ekoizpena murriztu egin da 2020an industria-sektore handi guztietan. Urteko jaitsiera metatua bitarteko ondasunetan % 15,8koa da, ekipo-ondasunetan % 12,6koa eta energian % 11,9koa. Kontsumo-ondasunek, berriz, ekoizpenaren % 6,7ko beherakadarekin itxi dute urtea. Kontsumo-ondasun iraunkorren kasuan, beherakada % 13,2koa izan da, eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorren kasuan, % 5,2koa.

2020ko balantzea negatiboa izan da hiru lurralde historikoetan. Bizkaiak izan du beherakada handiena industria-ekoizpenean, % 16koa izan baita. Atzetik doa Araba, % 13,2ko beherakadarekin, eta, azkenik, Gipuzkoa, % 10,6ko atzerapenarekin.

Egilea Admin