Txikizkako merkataritzaren salmenten 2020ko balantzeak % 4,9ko beherakada izan du, 2019arekin alderatuta, Eustaten datuen arabera. Zerbitzuguneak alde batera utzita, urteko salmenta metatuak % 4 jaitsi dira.

COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko hartutako murrizketek markatu dute. Elikadurak % 3,0 egin du gora, eta gainerako produktuen merkataritzak, berriz, % 10,2 egin du behera. Bestalde, automoziorako erregaiaren salmenta % 15,5 murriztu da.

Elikaduraren txikizkako merkataritzaren barruan, merkataritza espezializatuak % 5,2 egin du behera 2020an zehar, eta elikadura nagusi den espezializatu gabeko merkataritzak, berriz, % 7,1 egin du gora 2019ko datuekin alderatuta.

Egilea Admin